XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldunok, zeruko Ama bigun, amultsu, gozo ta samurr onegazko eraspen eta maitasuna geure lurreko amen bularretan, ugatzaz batera, edoski ta edan doguzala, nik esan barik be, ondo dakizue.

Ziñez, bein baño sarriago geure lurreko garatz, arazo ta zeregiñak eraspen eta maitasun onei gañean autsa ezarrten dautse: orduan, auspeko sua lez, ixil, estal eta ezkutu egon oi dira ta euren bero ta indarra be galdu dabela dirudi; baña ¡bai zera!: gañeko auts orri pizka bat eragin ezkero, azpiko eraspen eta maitasun orrein txingarr goriak be lasterr agertzen dira.

Andra Maria`gazko zaletasun, eraspen eta maitasun oneik euren egongu ta bizitokia gure gogo-biotzetan dauke: biotzean jayo ta biotzean bizi dira; baña zindo ta zintzoak izateko, gitxienez be Andra Maria`ren jayen bat ospatzen dogunean, euren barreneko lurrun eta usain gozoa iragarri, erakutsi, edatu ta zabaldu bearr dabe.

Beti ezkutuan eukiteko gauzak be ez dira-ta, kristiñau guztientzat ain atsegintsu ta pozkarri dan egun onetan, geure gogoak jaso, biotzak idegi, barrenak zabaldu ta zeruko Ama atsegin eta gozo oni geure eraspen eta maitasuna, geure eskarron ta zaletasun laztana agertu ta erakutsi bearr dautsaguz; geure buruak eta geure gauzak, batez be geure gogo-biotzen landara ta kimuak diralako maiteen doguzan gauzak; geure gogamen, asmo ta gurariak eta oneik azaldu ta adierazteko darabilgun geure euskerea, zeruko Ama laztantsu orren eskuetan ipiñi bearr doguz.

Izan be, entz, maite: gure euskera zampacirc;rr, garbi ta ederr au, Jaungoikoagana joateko bide, Jaunaren eta Maria`ren seme zintzo izateko jagola ta lagun izango yakula deritxogu: geure siñestean sendo, geure oitura onetan garbi irauteko berariz lagundu gaikezala uste dogu, ta au uste dogulako, euskal-jai oneik amaitu baño len, geure asmo ta lan oro, Uribarri`ko Amaren eskuz, guztioen jabe dan Goiko-Jaunari eskiñi ta opaldu nai izan dautsaguz.

Nire itzaldi onen gaya orixe izango da.

Oitura dan lez, aurrera jarraitu orduko, Jaunaren oñetan auzpaztu gaizan eta bere laguntza eskatu dayogun.